• Español
  • Euskara
Pertsonaia ospetsuak Habanan: trantsizioa Kuban ala, hobe esanda, AEBn?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea eta Euskadi-Cubako Komunikabideen arduraduna.- “Banekien Kuban gauza garrantzitsuak egiten direla generoaren arloan, baina hau ikusgarria izan da” (1). Katy Perry abeslariaren hitzak dira, Irla astebetean bigarren aldiz bisitatu zuenean esan zituen; izan ere, homofobiaren eta transfobiaren kontrako aktibistekin izan zen solasean, besteak beste, Mariela Castro (2) diputatuarekin.

Celebrities en La Habana: transición ¿en Cuba, o más bien… en EEUU? (+Italiano/English/Français/Português/Euskaraz)

Alabaina, adierazpen horiek prentsa kubatarrak bakarrik jaso zituen (3). Abeslariari buruzko lerro bat bera ere ez zen agertu nazioarteko hedabideetan; bisita horren gaineko kroniketan, aldiz, “transexual eta homosexualek hamarkada askoan” Irlan jasandako diskriminazioa aipatu zuten behin eta berriz. Esate baterako, France Presse agentziaren ohar batek, dozenaka komunikabidetan zabalduak, “1959ko Iraultzaren ostean irlan jazarriak izan zirela” ziurtatzen zuen (4).

Galderak nabarmenak dira: Iraultza ostean? Iraultza baino lehen Kuban ez zituzten erreprimitzen eta kartzelatzen gay, lesbiana eta transgeneroak? Oharrak zergatik ez du aipatzen -Katy Perry estatubatuarra denez gero- urte haietan AEBn zegoen homofobia instituzionala? Izan ere, Agindu Exekutibo baten arabera -10450 zenbakiduna-, homosexualitatea “perbertsio sexual” mota bat zen, hala nola gobernuaren aldetik ikerketa jasateko eta kaleratua izateko arrazoi (5).

Klixe historikoetatik mezu kolonialistetara pauso bat dago: pertsonaia ospetsuei eskainitako webgune batek zioen “bisitaren helburua” izan zela Katy Perry “famatuaren irudia” jartzea Kubako “kolektibo homosexual eta transexualak jasan beharreko abusu eta desberdintasunen kontrako borroka”ren sustapenari (6). Ez dago zalantzarik: homofobiaren kontrako borrokaren arrakasta, irlan, ez dago aktibisten esku, ezta Sexu Hezkuntzarako Zentro Nazionalak (CENESEX) urteetan eginiko lanaren mende ere; izango bada, abeslari estatubatuarren irudi-kanpainei esker izango da.

Antzeko trataera informatiboa eman zitzaien, halaber, Mick Jagger The Rolling Stones taldeko abeslariak duela gutxi Kubara egindako bisitari buruzko berriei. Agentzia berak, France Presse delakoak, dozenaka hedabidetan argitaraturiko beste ohar batean zioen “rocka hamarkada askoan egon zela baztertua Kuban, arrazoi ideologikoak tarteko, musika hori Estatu Batuetatik zetorrelako” (7). Duela zenbait egun, 50 urtean baino gehiagoan lehen aldiz jo zuen Etxe Zurian Irlako talde batek, “Buena Vista Social Club”ek (8), hain zuzen ere. Hedabideren bat ausartu al zen esatera, kontzertu historiko horri buruz idatzitako oharretan, son kubatarra “hamarkada askoan baztertu zutela AEBn”, herrialde horretako irratiek apenas jarrita?

The Rolling Stones taldeko buruak Habanara egindako bisitak halako eta bestelako astakeriak eragin zituen prentsan. Milenio egunkari mexikarrak informazioa zabaldu zuen Julien Temple dokumental musikalen zuzendari ezagunak Irlan egin nahi duen errodajeari buruz: “Filmak agertuko du Kuban duela gutxi eskuraturiko askatasuna, eta The Rolling Stones taldearen musika izango du soinu-banda” (9).

Irlan gauzatzen ari den “askatasuna” edo “trantsizioa” (10) -baieztatu dute hedabide ugarik-, zeinen froga edo “adierazgarria” izango litzatekeen musikaren (11), kirolaren (12) eta zinemaren (13) arloetako pertsonaia ospetsu andanaren bisita. DPA agentzia alemaniarrak adierazi zuen, hedapen handia izan duen ohar batean, “berriki Estatu Batuetara politikoki hurbildu izanak eragin duela Kubara bidaiatzeko artista askoren interesa” (14). Baina Kuba hurbildu zaie Estatu Batuei? Ez al da izan, hobeto esanda, alderantziz? Ez al da prest agertu Estatu Batuetako gobernua, bere blokeo-politika akatsa izan dela aitortu ostean, maila berean mintzatzeko Habanarekin (15)? AEBko Presidenteak ez al dio utzi hainbeste artistari Kubara bidaiatzen, hamarkada askoan debekatuta egon ostean, baimen berezi bat emanda (16)?

Orduan, zergatik ez dute hitz egiten trantsizioaz… AEBn?

(1) http://www.nacionyemigracion.cu/content/katy-perry-m-s-all-de-la-far-ndula

(2) http://www.vanguardia.com/entretenimiento/farandula/332422-katy-perry-y-mariela-castro-juntas-en-cuba

(3) http://www.cuba.cu/noticia/actualidad/2015-10-17/katy-perry-destaca-labor-de-cuba-por-la-diversidad-sexual/28166

(4) http://www.elcomercio.com/tendencias/katyperry-hija-raulcastro-cuba-visita.html

(5) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/41994-lo-que-quedaba-por-ver-medios-espanoles-de-ultraderecha-contra-la-homofobia-en-cuba

(6) http://www.mujertendencias.com/2015/10/17/katty-perry-vivita-cuba-entre-polemicas/

(7) http://globovision.com/mick-jagger-visita-cuba/

(8) http://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/10/151016_eeuu_musica_casablanca_buenavista

(9) http://www.milenio.com/hey/cine/Filmara-libertad-Cuba-show-Stones_0_608339217.html

(10) http://identidadlatina.com/se-vive-la-transicion-en-cuba/

(11) http://www.elnuevoherald.com/noticias/mundo/america-latina/cuba-es/article34651539.html

(12) http://www.univision.com/deportes/boxeo/floyd-mayweather-jr-visito-cuba

(13) http://www.cuba.cu/noticia/actualidad/2015-10-13/cineasta-norteamericano-spike-lee-estuvo-en-la-habana/28079

(14) http://www.cronica.com.mx/notas/2015/923992.html

(15) http://www.telesurtv.net/news/Obama-reconoce-fracaso-del-bloqueo-a-Cuba-20141217-0067.html

(16) http://www.lavanguardia.com/politica/20150919/54435363061/el-gobierno-de-ee-uu-amplia-facilidades-para-viajar-y-hacer-negocios-en-cuba.html

Celebrities en La Habana: transición ¿en Cuba, o más bien… en EEUU?

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- “Sabía que en Cuba se hacían cosas importantes en materia de género, pero esto ha sido impresionante” (1). Eran las palabras de la cantante estadounidense Katy Perry al visitar la Isla, por segunda vez en una semana, y dialogar con activistas contra la homofobia y la transfobia, entre ellas la diputada Mariela Castro (2).

Estas declaraciones, sin embargo, solo fueron recogidas por la prensa cubana (3). Ni una línea sobre ellas ha aparecido en los medios internacionales que, en sus crónicas sobre dicha visita -por el contrario- no dejaron de mencionar la discriminación “durante décadas” a “transexuales y homosexuales” en la Isla. Una nota de la agencia France Presse, reproducida en decenas de medios, aseguraba –por ejemplo- que aquellos fueron “perseguidos en la isla tras la revolución de 1959” (4).

Las preguntas son obvias: ¿tras la Revolución? ¿Antes de la Revolución gays, lesbianas o personas transgénero no eran reprimidas y encarceladas en Cuba? Y –ya que Katy Perry es ciudadana estadounidense- ¿por qué la nota no menciona la homofobia institucional que existía en EEUU en aquellos años, cuando una Orden Ejecutiva –la 10450- consideraba la homosexualidad una forma de “perversión sexual” y era causa de investigación gubernamental y despido (5)?

De los clichés históricos a los mensajes colonialistas hay un paso: una web dedicada a las celebrities aseguraba que “la finalidad de la visita” habría sido poner la “imagen de la famosa” Katy Perry en la promoción de “la lucha contra los abusos y desigualdades del colectivo homosexual y transexual” en Cuba (6). No cabe duda: el éxito de la lucha contra la homofobia en la Isla ya no depende de sus activistas, o del trabajo de años del Centro Nacional de Educación Sexual (CENESEX), sino de las campañas de imagen de cantantes norteamericanas.

Similar tratamiento informativo era aplicado, también, en las noticias sobre la reciente visita a Cuba de Mick Jagger, vocalista de The Rolling Stones. La misma agencia France Presse nos decía –en otra nota publicada en decenas de medios- que “el rock estuvo marginado durante décadas en Cuba por motivos ideológicos, al ser considerada música proveniente de Estados Unidos” (7). Hace unos días tocaba en la Casa Blanca el primer grupo procedente de la Isla en más de 50 años, la agrupación “Buena Vista Social Club” (8). ¿Algún medio se atrevió a decir, en sus noticias sobre dicho concierto histórico, que el son cubano fue “marginado en EEUU durante décadas”, porque las radios de aquel país apenas lo programaban?

La visita del líder de los Rolling Stones a La Habana generaba estos y otros disparates en la prensa. El diario mexicano Milenio informaba del rodaje que tiene previsto realizar en la Isla Julien Temple, un conocido director de documentales musicales: Temple “filmará una película –leemos- que retratará la reciente libertad de Cuba, con la música de los Rolling Stones como banda sonora” (9).

“Libertad” o “transición” (10) que –aseguran no pocos medios- se está produciendo en la Isla, y cuya prueba o “signo” sería la llegada de un tropel de celebridades de la música (11), el deporte (12) y el cine (13). La agencia alemana DPA, en una nota muy difundida, aseguraba que “el reciente acercamiento político a Estados Unidos ha generado el interés de muchos artistas por viajar a Cuba” (14). Pero ¿ha habido un acercamiento de Cuba a EEUU? ¿No ha sido, más bien, al revés? ¿No ha sido el Gobierno norteamericano el que, tras reconocer el error de su política de bloqueo, ha aceptado dialogar de tú a tú con La Habana (15)? ¿No ha sido el Presidente de EEUU quien, tras décadas de prohibición, ha permitido a tantos artistas viajar, ahora, con una licencia especial a Cuba (16)?

¿Por qué entonces no hablan de transición… en EEUU?

(1) http://www.nacionyemigracion.cu/content/katy-perry-m-s-all-de-la-far-ndula

(2) http://www.vanguardia.com/entretenimiento/farandula/332422-katy-perry-y-mariela-castro-juntas-en-cuba

(3) http://www.cuba.cu/noticia/actualidad/2015-10-17/katy-perry-destaca-labor-de-cuba-por-la-diversidad-sexual/28166

(4) http://www.elcomercio.com/tendencias/katyperry-hija-raulcastro-cuba-visita.html

(5) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/41994-lo-que-quedaba-por-ver-medios-espanoles-de-ultraderecha-contra-la-homofobia-en-cuba

(6) http://www.mujertendencias.com/2015/10/17/katty-perry-vivita-cuba-entre-polemicas/

(7) http://globovision.com/mick-jagger-visita-cuba/

(8) http://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/10/151016_eeuu_musica_casablanca_buenavista

(9) http://www.milenio.com/hey/cine/Filmara-libertad-Cuba-show-Stones_0_608339217.html

(10) http://identidadlatina.com/se-vive-la-transicion-en-cuba/

(11) http://www.elnuevoherald.com/noticias/mundo/america-latina/cuba-es/article34651539.html

(12) http://www.univision.com/deportes/boxeo/floyd-mayweather-jr-visito-cuba

(13) http://www.cuba.cu/noticia/actualidad/2015-10-13/cineasta-norteamericano-spike-lee-estuvo-en-la-habana/28079

(14) http://www.cronica.com.mx/notas/2015/923992.html

(15) http://www.telesurtv.net/news/Obama-reconoce-fracaso-del-bloqueo-a-Cuba-20141217-0067.html

(16) http://www.lavanguardia.com/politica/20150919/54435363061/el-gobierno-de-ee-uu-amplia-facilidades-para-viajar-y-hacer-negocios-en-cuba.html

 

TWIITER

Facebook