Alternatiba euskal alderdi ezkertiarra Kuban egon zen, Euskadi-Cubarekin elkarlanean (+ Argazkiak)
Noticias de Euskadi-Cuba

"Alternatibatik, abagunea erabili zen ICAPekin batera elkartasun internazionalistaren eremuan etorkizunean jorratu daitezkeen elkarlanetarako. Hala, gure ordezkariak esan zien Institutuaren gertukoak diren Euskadi-Cubaren moduko elkarteekin edota hari lotutako Cubainformacion komunikabidea, Jose Manzanedak zuzendutakoa".

Alternatiba eta Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren arteko topaketa Habanan

Alternatiba.- Joan den irailaren 24an, La Habana hirian, ICAP Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren egoitzan topaketa internazionalista eman zen erakunde honetako Europarako zuzendari Gladys Ayllonen, espainiar zein portugaldar estatuekiko harremanetarako arduradun Katia Suarezen eta Alternatibako militante eta Mahai Internazionalistako kide Carmelo Hernandezen artean.

Topaketan, Alternatibako ordezkariak, erakundearen izenean, ICAPekoi “Nuestro mayo rojo” liburua oparitu zien, Patxi Abasolo, David Mendaza eta Joxerra Bustillo egileena eta Txapalarta argitaletxeak kaleratutakoa. Liburuak euskal langileriaren mugimenduaren historia (1789-1990) jasotzen du eta Eugenio Etxebeste “Antton”-en hitzaurrea eta Giovanni Giacopuzziren sarrera dauzka.

ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi, Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda. Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.

Gure konpromiso solidario internazionalista aipatuta, Kubako herriaren eta bere iraultzaren eredua goratu zuen, erresistentziaren erreferente gisa herritarren burujabetza eta beren askapen soziala beste herri batzuentzako inspirazio iturri izan dela beren bide propioak jorratzeko. Alternatibatik, abagunea erabili zen ICAPekin batera elkartasun internazionalistaren eremuan etorkizunean jorratu daitezkeen elkarlanetarako. Hala, gure ordezkariak esan zien Institutuaren gertukoak diren Euskadi-Cubaren moduko elkarteekin edota hari lotutako Cubainformacion komunikabidea, Jose Manzanedak zuzendutakoa.

Azkenik, bi aldeen arteko elkarlanerako aukerak aztertu eta etorkizunean harremanetan sakontzeko asmoa agertu zuten, elkartasun internazionalista dela medio, bien arteko balizko kolaborazioetarako prestutasuna agertuta.

Encuentro en La Habana entre partido de izquierda vasca Alternatiba y el Instituto Cubano de Amistad con los Pueblos

Alternatiba - Cubainformación.- El pasado 24 de septiembre tuvo lugar en la sede del Instituto Cubano de Amistad con los Pueblos (ICAP) de la ciudad de La Habana un encuentro internacionalista entre la directora para Europa de dicho instituto, Gladys Ayllón, la funcionaria responsable de relaciones para el Estado español y Portugal, Katia Suárez y el militante y miembro de la Mesa de Internacionalismo de Alternatiba, Carmelo Hernández.

En el encuentro, el representante de Alternatiba obsequió al ICAP, en nombre de su organización, con el libro “Nuestro mayo rojo” de los autores vascos Patxi Abasolo, David Mendaza, y Joxerra Bustillo editado por Txalaparta. Libro que hace una aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1789-1990) y que goza del prólogo realizado por Eugenio Etxebeste “Antton” e introducción de Giovanni Giacopuzzi.

Desde las responsables del ICAP se brindó una cálida acogida y se transmitieron los principios y la labor de un pueblo solidario e internacionalista como el cubano, así como el agradecimiento por la visita realizada por parte de un miembro de Alternatiba e interesándose por este partido, además de por su rol en la política vasca a lo que nuestro compañero procedió a explicar con detalle nuestro posicionamiento dentro de la izquierda anticapitalista y soberanista vasca.

Haciendo alusión a nuestro compromiso solidario internacionalista, reconociendo a Cuba, su pueblo y su revolución como ejemplo, como referente de resistencia en pos de su soberanía popular y su liberación social que ha servido como inspiración a otros pueblos para poner en marcha sus propios procesos. Se aprovechó la visita, por parte de Alternatiba, para abrir la puerta a futuras colaboraciones en el ámbito de la solidaridad internacionalista con el ICAP, haciendo saber las representantes cubanas a nuestro interlocutor la posibilidad de colaborar con organizaciones afines a su instituto como la asociación Euskadi-Cuba y su medio de comunicación Cubainformación dirigido por José Manzaneda.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook