|
Noticias de Euskadi-Cuba
|
|

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Aiala Juez.- “Nahi nuke jaun honek (...) salatzea, lantzean behin, Kuban homosexualak homosexual izateagatik erailtzen dituztela” (Eduardo Inda, tertuliakidea eta OK diario-ren zuzendaria). “Kuban, oraindik ere, badaude homosexualak espetxeetan” (Javier Sardá, showman-a eta tertuliakidea). Kuban homosexualak espetxeetan daudela? Erailtzen dituztela? Zer deritzozue “biktimei” entzuteari? “Kubako gizarteak badu oraindik zer aldatu, baina homosexualoi eta trabestioi dagokigunez, aurrerapen ugari egin dira. Hori, batez ere, Iraultzari eskertu behar diogu, gure tokia eman baitigu” (1). “Iraultza onena izan da, askatasun hau eman digulako, eta askatasuna ematen jarraitzea espero dugu”. “Esan dezakedan gauza bakarra da oso pozik nagoela nire herrialdean honelako galak (homofobiaren kontrakoa) egiten direlako, eta gay gazteriari laguntzen zaiolako” (2). Adierazpen horiek guztiak Uharteko kaleetan jaso zituen Cubainformación TV-k, joan den maiatzean.
|
|
Leer más...
|