Zergatik ez dira albiste doako 6 milioi ebakuntza? Arrazoia klasearekin lotuta dago Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/09/27

Cubainformación TV – Ahotsa: Eneko Calle - teleSUR-en testu batean oinarrituta.- 2005ean, Fidel Castrok eta Hugo Chávezek Sandinoren Konpromisoa delakoa sinatu zuten, Sandino herri kubatarrean, hain zuzen.

 

Hala, Kubak eta Venezuelak konpromisoa hartu zuten Mirari Operazioa edo Misioa izenekoa Latinoamerika osora hedatzeko. Programa solidario horren baitan, dohainik egiten diete ikusmen-ebakuntza baliabide urriko pertsonei.

14 urte joan dira, eta emaitza ikusgarria da: kontinenteko sei milioi laguni -Kubakoak alde batera utzita- egin diete ebakuntza dagoeneko, gehienak Uharteko sendagileek. Venezuelak, gainera, baliabide ekonomiko handiak eman ditu.

Ebakuntzen erdiak -3 milioi- Venezuelan bertan egin dituzte, 700.000 Bolivian, 171.000 Nikaraguan, 136.000 Guatemalan, 61.000 Brasilen...

Eta dozenaka mila pertsonari Argentinan, Mexikon, Perun, Kolonbian, etab.

Halere, mundu-mailako halako elkartasun-ekimenaren gainean ez dago albisterik, ez eta erreportaje, prentsa-artikulu edota editorialik ere. Erabateko isiltasuna, besterik ez, Latinoamerikako hedabide korporatiboetan. Eta mundukoetan ere bai.

Zergatik? Arrazoia "klasearekin" lotuta dago: Mirari Misioak herrialde horietako txiroenei egiten die mesede; elite medikoa eta osasunaren enpresa pribatuak, ordea, izorratu egiten ditu.

Haietako asko prentsa latinoamerikarraren publizitate-bezeroak dira. Prentsa hori, era berean, haien interesak babesten dituen bozgorailua da, eta beren jendarte-ereduko beharrezko erreferenteak eraikitzen ditu.

Comparte este artículo