Homofobia asimetrikoak eta Betinen komunismoa - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/09/25

“Bangladesheko emakumeek aurrerantzean ez dute euren birjintasuna aitortu beharko ezkondu ahal izateko” irakurri dugu. Duela urtebete, homosexualitatea despenalizatu egin zuten Indian. Baina irakurri al zenuten aurretik zerbait horretaz mendebaldeko prentsan? Bestalde, ezagunagoa egingo zaizue, behin eta berriz entzun duzuelako, duela 50 urte homosexualak diskriminatu egiten zituztela Kuban. Produzkioa: Euskadi-Cuba.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» saioa

Homofobia asimetrikoak eta Betinen komunismoa

José Manzaneda eta Esther Jávegaren lana Tantaka TBrentzat – Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena (1) (2).

Soldatak lapurtuz aurreztea

"Milioi bat euro aurreztu zituen, banku batean zegoen diruarekin". Goiburu hori eskainiko al lioke egunkari batek banku batean egindako lapurretari? “La Voz de Galicia” egunkariak goiburu hau argitaratu du milioi bat langileri soldataren zati bat lapurtu izanari buruz: “Enpresek 675 milioi aurreztu dituzte ordaindu gabeko orduekin” (3).

Terrorismoa eta tiroketak

Zer irudituko litzaizueke Espainiako prentsak “harrapatzetzat” jo izan balu jihadistek Bartzelonako Ranbletan 2017an egindako atentatua (4)? “El País” egunkariaren arabera, Donald Trumpen jarraitzaile ultraeskuindar batek AEBn bederatzi etorkin hiltzea “tiroketa” izan zen (5).

Mendebaldeko komunikabideek terrorismoaren inguruan darabilten neurri edo ikuspegi bikoitza islatzen du horrek. Sirian, jihadistak "indar matxinatuak" dira eta gobernua “erregimen siriarra" da (6). A zer nolako iskanbila sortuko zen 11S-aren ondoren edozein herrialdetako egunkari batek goiburu hau argitaratu izan balu: "indar matxinatuek AEBko erregimenaren bi dorre eraitsi dituzte New Yorken".

Argentinako gosearen erruduna? Oposizioa

Argentinako pobreziak eta goseak denbora asko behar izan dute nazioarteko albiste bihurtzeko. Baina krisi ekonomikoa Venezuelari buruzko albisteekin estaltzerik ez dagoenean, nori egozten diote errua komunikabideek? Nazioarteko Diru Funtsak lagundutako gobernu baten politika neoliberalari? Ez: oposizio peronistari, hauteskunde primarioetan lortutako arrakasta biribilak ekonomiaren “astelehen beltza” (7) eta arrisku-primaren gorakada handia (8) ekarri omen baitzituen berekin.

Ormuz Gibraltar baino hurbilago?

Abuztuan, Irango petrolio-ontzi bat atxilotu zuen Gibraltarren Erresuma Batuko Armadak (9). Baina Espainiako komunikabideek nahiago izan zuten, hainbat astez, Iranek Ormuz itsasartean atxikitako petrolio-ontzi britainiarrez aritzea (10). Ez al zen hurbiltasun geografikoa albisteak lehenesteko irizpidea? Ala eragin handiagoa du prentsa korporatiboaren hurbiltasun politikoak NATOko gobernuekiko?

Homosexualitatea Indian eta Kuban

“Bangladesheko emakumeek aurrerantzean ez dute euren birjintasuna aitortu beharko ezkondu ahal izateko” irakurri dugu (11). Duela urtebete, homosexualitatea despenalizatu egin zuten Indian (12). Baina irakurri al zenuten aurretik zerbait horretaz mendebaldeko prentsan? Bestalde, ezagunagoa egingo zaizue, behin eta berriz entzun duzuelako, duela 50 urte homosexualak diskriminatu egiten zituztela Kuban (13).

Hasiberrientzako komunismoa

Silvio Rodríquez Kubako trobalariaren abesti batek hauxe dio: “Inork ez daki zer den komunismoa” (14). Telecinco katean oso erraz ulertzeko moduan azaldu ziguten Bertín Osborne aurkezle eta abeslari milioidunak eta hark elkarrizketatu zuen emakumeak, Tamara Falcók, lanbidetzat “multimilioidunen alaba” izatea duenak (15). Komunismoa sistema bidegabea da —esan zuten biek—; hiru bider gehiago lan egiten duenak berdin irabazten du, beroki-mota bakarra eros daiteke eta, gustatu ez arren, mendira joatera behartzen zaituzte (16). Kontua da sistema kapitalistan biek, aurkezleak eta elkarrizketatuak, beren plantillako beste edozeinek baino hamar aldiz gehiago irabazten dutela hamar aldiz gutxiago lan eginda. Azalduko dute inoiz programaren batean nolatan litekeen hori?

(1)  https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-junio_6_927467249.html

(2)  https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-agosto_6_937966217.html

(3)  https://www.lavozdegalicia.es/noticia/economia/2019/07/03/empresas-ahorran-11500-millones-ano-exceso-horario-retribuido/00031562154890919156617.htm

(4)  https://elpais.com/politica/2017/08/23/actualidad/1503479458_347064.html

(5)  https://elpais.com/internacional/2019/08/04/actualidad/1564901944_844348.html

(6)  https://www.elmundo.es/internacional/2019/08/14/5d5445affc6c8309418b4634.html

(7)  https://elpais.com/internacional/2019/08/12/argentina/1565638127_313976.html

(8)  https://www.expansion.com/mercados/2019/08/13/5d52d923468aeb9d7c8b4658.html

(9)  https://www.publico.es/internacional/gibraltar-libera-petrolero-irani-retenido-mes.html

(10)       http://www.rtve.es/noticias/20190720/reino-unido-pide-barcos-evitar-estrecho-ormuz-tras-detencion-uno-petroleros/1974980.shtml

(11)       https://elpais.com/sociedad/2019/08/27/actualidad/1566905127_414078.html

(12)       https://elpais.com/internacional/2018/09/06/actualidad/1536217018_424450.html

(13)       https://www.musica.com/letras.asp?letra=1133397

(14)       https://www.abc.es/historia/abci-verdadero-guevara-homofobo-encerro-cientos-homosexuales-campos-trabajo-201907110223_noticia.html

(15)       https://www.telecinco.es/micasaeslatuya/tamara-falco-comunismo-superbonito_18_2781720267.html

(16)       https://www.abc.es/play/television/noticias/abci-casa-tuya-critica-tamara-falco-comunismo-no-entiendo-si-trabajas-tres-veces-mas-cobremos-mismo-201907052355_noticia.html

Comparte este artículo