Erbesteratuak, besapeak eta Koreako berpizteak - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/08/01

Artista Kuban bizi bada eta iraultzaren aldekoa bada, elkarrizketa haren musika-lanari buruzkoa izango da (normala den bezala). Aitzitik, musikaria iraultzaren kontrako amorratua bada (hala nola Paquito D'Rivera saxo-jotzailea), elkarrizketa buruzagi kubatarren indarkeriazko heriotzaren, xenofobiaren, musulmanen kontrako amorruaren, eta musika kubatarra Kuban egitea erabaki duten musikarien aurkako irainen apologia bihurtzen da.Produzkioa: Euskadi-Cuba.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» saioa

Erbesteratuak, besapeak eta Koreako berpizteak: badatoz albiste bitxiak

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana –  Pascual Serranoren ikerketa baten ikus–entzunezko egokitzapena (1)

Banka gaixoa:

Prentsak enpresa-elitearen interesak defendatzen dituela egiaztatzeko, nahikoa da Ekonomia orrialdeei begiratua egitea. Ba ote dago lan-prekarietateari edo etxe eskuragarriei (milioika laguni eragiten dieten arazoei) buruzko artikulurik? Ez ba; garrantzitsuagoak dira, antza, «kaferako atsedenaldiaren ondorioz galdutako lanorduak» (1). Edota «etxebizitzen prezioaren jaitsiera» hipotetiko batek bankari eragingo liokeen kaltea (2). Bankari gaixoak!

Kirtenkeriaren eta sexismoaren ABCa

Espainiako ABC egunkariaren kirtenkeria eta sexismoa gero eta nabariagoa da egunez egun. Emakumezko kantari arrakastatsu batek beste lan bat plazaratu du, baina horrek ez du garrantzirik eta bai, itxuraz, «bularretakorik gabe eta besapeetan ileak» dituela agertu izana (3). Kazetaritza ikastea, zertarako eta horretarako.

Berpizteen herrialdea

Googlen Koreako Errepublika Demokratiko Popularreko lehendakari «Kim Jongen emaztegai ohia» idatziz gero, dozenaka izenburu aurkituko ditugu esanez fusilatu egin zutela, bideo batean dantzan agertu zelako (4). Bada, ekainean jakin dugu ustezko «fusilatua» Gobernuko goi karguduna dela (5). Dirudienez Ipar Korea berpiztuen herrialdea da; aurrekoan, AEBrekiko negoziatzailea berpiztu zen: Pyongyangeko operan agertu zen, «exekutatua» izan eta hiru egunetara. Hori bai, prentsa-agentziek exekutatu zuten (6).

Aurretiko errepresioa

Nikaraguako errepresioari buruzko albistea argitaratzeko, ez da beharrezkoa halakorik gertatzea. Errepresioa izan baino askoz lehenago kontatzen digu CNNk (7). Venezuelari (8) eta Kubari (9) buruz hainbestetan irakurri dugun «aurretiko errepresioa» da. Hondurasen, ordea, errepresioa gertatu ondoren ere, ez da albiste (10). Eta albistea bada, «istiluak» izan direla kontatuko digute (11).

Shakira erbesteratua?

Harrigarria izango litzateke entzutea Shakira Bartzelonan «erbesteratuta dagoen Venezuelako kantaria» dela, ezta? Bada, Miamin Bolívar Phil orkestra eratu zuten biolin-jotzaileak, inoren jazarpenik jasan ez dutenak, AEBn «erbesteratutako musikaritzat» aurkezten dituzte hedabideek (12).

Paquito D´Rivera: xenofobiaren adibide

Musikaren politizazioa Kuban ere gertatzen da. Artista Kuban bizi bada eta iraultzaren aldekoa bada, elkarrizketa haren musika-lanari buruzkoa izango da (normala den bezala) (12) (14). Aitzitik, musikaria iraultzaren kontrako amorratua bada (hala nola Paquito D'Rivera saxo-jotzailea), elkarrizketa buruzagi kubatarren indarkeriazko heriotzaren, xenofobiaren, musulmanen kontrako amorruaren, eta musika kubatarra Kuban egitea erabaki duten musikarien aurkako irainen apologia bihurtzen da (15).

Kubako kirolariak: «ihesarazi» egiten dien blokeoa

Irakurri dugu AEBn fitxatzea erabaki duten beisbol-jokalari kubatarrek «ihesi» (16)  edo «alde» (17) egiten dutela. Bitxia. Izan ere, itxuraz «ihesarazi» egiten dien gobernuak hitzarmena lotu zuen joan den abenduan AEBko beisbol-liga handiekin, Kubako kirolariak arazorik gabe kontrata ditzaten AEBn (18). Arazoa da Trumpek hitzarmena indargabetu egin zuela (19). Eta kirolari horiek, Iparraldean jokatu nahi badute, debekatuta edukiko dute Kuban bizi izatea eta bertan zergak ordaintzea (20). Hori guztia, «amerikar demokraziaren» legeei esker. Eta den-dena kontatzen digun prentsa gardenari esker. Edo ez da hala?

(1)  https://www.elmundo.es/economia/2019/06/14/5d02acfefc6c83a6728b45d6.html

(2)  https://www.elespanol.com/economia/empresas/20190617/bde-avisa-caida-precio-vivienda-impacto-banca/406959681_0.html

(3)  https://www.abc.es/estilo/gente/abci-ultima-aparicion-amaia-romero-pelos-axilas-y-sin-sujetador-201906271105_noticia.html

(4)  https://www.europapress.es/internacional/noticia-fusilan-exnovia-kim-jong-escandalo-pornografico-20130829170223.html

(5)  https://actualidad.rt.com/actualidad/317475-viva-politica-spice-girl-norcoreana-ejecutada

(6)  https://www.lavanguardia.com/internacional/20190603/462635098676/kim-yong-chol-corea-del-norte-reaparece.html

(7)  https://cnnespanol.cnn.com/video/aumento-policias-nicaragua-derechos-humanos-represion-pkg-mario-medrano/

(8)  https://es.panampost.com/sabrina-martin/2017/04/20/dictadura-de-maduro-anticipa-represion-para-frustrar-inicio-de-marcha-opositora/

(9)  https://www.radiotelevisionmarti.com/a/cuba-damas-blanco-represion-vigilancia-dia-derechos-humanos/135066.html

(10)       https://www.telesurtv.net/news/honduras-aumenta-cifra-muertos-represion--20190621-0002.html

(11)       https://elpais.com/internacional/2019/06/29/america/1561833342_541599.html

(12)       https://cnnespanol.cnn.com/video/violinista-venezolano-orquesta-bolivar-phil-jose-guedez-intv-camilo/

(13)       https://www.elperiodico.com/es/ocio-y-cultura/20190307/entrevista-maria-del-mar-bonet-jose-maria-vitier-7342609

(14)       https://www.elmundo.es/papel/cultura/2018/11/08/5be1c122268e3ea0778b45ec.html

(15)       https://www.elmundo.es/papel/cultura/2019/07/01/5d10b23721efa02e108b46cf.html

(16)       https://www.elnuevoherald.com/deportes/beisbol/article232163422.html

(17)       https://eltxoromatutino.com/jugadores-de-baseball-cubanos-huyen-de-su-pais/

(18)       https://www.elmundo.es/deportes/mas-deporte/2018/12/20/5c1bd69ffc6c831e658b45b8.html

(19)       https://www.france24.com/es/20190409-eeuu-bloqueo-acuerdo-beisbol-cuba

(20)       http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/79930-el-titular-que-no-hemos-leido-eeuu-levanta-el-bloqueo-a-la-contratacion-de-beisboleros-cubanos-

Comparte este artículo