Komunikabideek dirua egiten dute petrolio-konpainiekin - Ene bada... prentsa! Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/07/13

"Komunikabideek dirua egiten dute petrolio-konpainiekin": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn

Komunikabideek dirua egiten dute petrolio-konpainiekin

‘Big Five’ esaten dieten ExxonMobil, Shell, Chevron, British Petroleum eta Total bost petrolio-enpresa handiek ia 200 milioi dolar bideratu zituzten 2018an klima-aldaketaren kontrako ekimenak atzeratu edo blokeatzera.

2015ean Parisen sinatutako Klimari buruzko Akordioen ondotik mila milioi dolar baino gehiago gastatu dituzte lobby politikoko estrategietan.Eta komunikabideetako propaganda ugarian.

BP konpainiak, esaterako, 13 milioi eman zituen Washington estatuan ikatzaren gaineko tasa geldiaraztea lortu zuen kanpainarako.Milioi bat osorik komunikabideetako publizitatera bideratu zen.

Donald Trumpen eskutik, petrolio-kartela bete-betean sartu zen Etxe Zurian.Rex Tillerson lehenengo estatu-idazkaria Exxon Mobile konpainiako zuzendari exekutibo ohia zen.Eta egungo idazkari Mike Pompeo, berriz, Sentry International petrolio-industriarako makinen enpresa fabrikatzaileko lehendakari ohia.

Pompeok Energia Baliabideen Bulegoa sortu zuen, AEBk hidrokarburoen munduko merkatuaren erabateko kontrola eskuratzea helburu duen erakundea.

Hori da Venezuelari egindako eraso basatiaren jatorria, egiaztatutako munduko petrolio-erreserbarik handiena eta bigarren gas-erreserbarik handiena dituen herrialdea baita.Horregatik jarri dizkiete zigorrak Irani eta Errusiari, eta xantaia egin diote Europar Batasunari Nord Stream 2 gasbide errusiarra blokea dezan.

Big Five taldeko konpainiek euren irudia garbitzen dute gizarte-erantzukizun korporatiboko proiektuen bidez eta baita energia berriztagarrien aldeko egitasmoak bultzatuz ere.Aldi berean, enpreson interesak txintik esan gabe defendituko dituzten politikarien kanpainak finantzatzen dituzte.

Bien bitartean, prentsa korporatiboak petrolio-konpainien publizitatearekin dirua egiten jarraitzen du.Gure espeziearen biziraupena jokoan badago ere.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Irati Armentia.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo