Kuba, Latinoamerikako herrialderik osasuntsuena: ez al zen porrot egindako eredua? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/06/18

Cubainformación TV – Cubadebate-ren testu batean oinarrituta - Ahotsa: Eneko Calle.- Bloomberg agentzia estatubatuarrak munduko herrialderik osasuntsuenen zerrenda argitaratu berri du.

Hainbat aldagai hartzen ditu kontuan: bizi-itxaropena, edateko uraren eskuragarritasuna eta arreta medikoa, besteak beste, besteren artean OMEk edo Munduko Bankuak emandako datuak oinarri.

Bada, zerrenda horretan, badakizue zein den Latinoamerikako herrialderik osasuntsuena? Kuba, ekonomia planetako potentziarik handienak blokeatuta duena. AEBak -ekar dezagun gogora- gupidarik gabe erasotzen ari dira Kubaren diru-sarrera iturriak: turismoa, kanpo-zerbitzu medikoak eta atzerriko inbertsioa.

Sinestezina izan arren, Kuba AEBak baino bost postu gorago dago sailkapenean, eta Kanada baino bat beherago. Arrakasta hori izateko arrazoia da, txostenaren arabera, agintariek berebiziko garrantzia ematen diotela osasun-arloko prebentzioari; AEBek, aldiz, diagnosia eta tratamenduak lehenesten dituzte.

Sailkapenaren goialdean dauden herrialdeen artean -Bloombergen esanetan-, Kuba da Munduko Bankuak "diru-sarrera handikotzat" jotzen ez duen bakarra.

Alabaina, ez al dugu irakurtzen egunero, hedabide korporatiboetan, Kuba porrot egindako eredua dela, bideraezina, pobrezia eragiten duena? Ez al zaizue iruditzen norbait gezurretan ari zaigula?

 

Comparte este artículo