Erne!: fake news: Kubak `ateak itxi dizkio´ sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/06/13

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Irati Armentia.- Hedabideen sistema korporatibo osoa Kubaren kontrako beste fake new bat hedatzen ari da: “Kubak ateak itxi dizkio ezkontza homosexualari” irakurtzen ari gara nazioarteko hedabide handien albisteen izenburuetan, ia berdin-berdinak eurak (1). Ez da egia, inondik inora.

 

 

Esatenari zaizkigu Kubako Konstituzio berrirako proposamenak, zeinaren 68. artikuluaren arabera ezkontza den "bi pertsonaren arteko batasuna" -gizona eta emakumea zehaztu barik-, "babestu" egiten zuela sexu bereko pertsonen arteko ezkontza (2), eta behin betiko proposamenean jaso ez denez, ezkontza-mota hori ezinezkoa izango dela.

Ez da horrela. Haren edukia 82. artikulu berrian jasoko da: ezkontza izango da "familien antolaketa-moduetako bat", oinarritua “ezkontideen eskubide-berdintasunean (…) eta legezko gaitasunean” (3). “Pertsonak” barik “ezkontide”idatziko da, baina oraingoan ere generoa zehaztu barik (4).

Non dira, beraz, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzetarako "ate itxiak"? Are gehiago, Kuban iragarri da bi urteren buruan Familia Kode berria izango dutela, hori erejendartean eztabaidatu ostean, eta bertan familia-motak eta ezkontzaren subjektu nor izango diren definituko direla (5).

Hortaz, Kubako Konstituzio berriak aurreko Lege Nagusian jasotakoikusmolde kontserbadorea ezabatu du, ezkontza definitzen zuena "gizon baten eta emakume baten arteko batasun" gisa. Gainera, sostengu juridiko bera emango die ezkontzarik gabeko familia-batasunei, Kubako gehienei, hain zuzen.

Tamalez, izenburuen kazetaritzari eta analfabetismo politiko orokortuari esker, milioika lagun sinetsi egiten ari dira hau badela -CNNk dioskun legez- "Kolpe gogorra uharteko LGTB komunitateentzat (6); edo "porrot politikoa (...) Mariela Castrorentzat", Clarínen esanetan (7).

Bide batez. Inori ez zaio iruditzen arraroa "erregimen" batek, "diktadura" batek -halakoak ere irakurtzen ditugu prentsan-, bere Konstituzio berria ia 9 milioi lagunen -11,2 milioi lagunetik- eztabaidaren mende jartzea, 130.000 batzarren bitartez (8)? Ez al du zerbaitek huts egiten?

(1)  https://www.elperiodico.com/es/internacional/20181219/cuba-legalizacion-matrimonios-gay-7209762

(2)  http://www.ahora.cu/es/articulo-68-debate-por-cuba

(3)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/en-portada/79857-mariela-castro-desmiente-a-los-medios-internacionales-no-hay-retroceso-se-mantiene-la-esencia-sobre-el-matrimonio-en-la-constituciona

(4)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/la-columna/251-iroel-sanchez/79851-mienten-el-nuevo-proyecto-de-constitucion-cubana-no-cierra-la-puerta-al-matrimonio-gay

(5)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/la-columna/261-francisco-rodriguez-paquito-el-de-cuba/79856-ique-paso-con-el-matrimonio-en-el-proyecto-de-constitucion

(6)  https://cnnespanol.cnn.com/video/matrimonio-legtb-homosexual-cuba-cafe-cnnee/

(7)  https://www.clarin.com/mundo/nueva-constitucion-cuba-avalara-matrimonio-homosexual_0_2nKN-7lw0.html

(8)  http://www.cubadebate.cu/noticias/2018/12/18/presentan-cambios-en-el-proyecto-de-constitucion-derivados-de-la-consulta-popular/#.XBthnGmCGig

Comparte este artículo