Kuba: homofobia… ala manipulazioa? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2019/02/01

Inork ez du ukatzen Kuban –beste herrialde batzuetan bezala- gizarte-homofobia edota transfobia dagoenik. Edo “sexu berekoen arteko ezkontza” gauzatzeko dagoenik. Baina...

Cuba: homofobia… ¿o manipulación? (+ Euskaraz)

Bazenekiten Planet Romeo webgune holandarraren inkesta batek Kuba Latinoamerikako hirugarren herrialdetzat jo zuela, gay biztanleriaren gogobetetasunari dagokionez, Italia eta Portugal herrialde europarren gainetik?

Bazenekiten Kuban ez dagoela homosexualitatearen kontrako legerik, baina uhartearen inguruko 10 naziotan debekatuta eta zigortuta dagoela, munduko estatuen ia heren batean bezalaxe?

Bazenekiten Kubako osasun publikoak doan hartzen duela bere gain sexua berresleitzeko (edo sexua aldatzeko) prozesu osoa, eta Espainiako estatuan, berriz, 17 autonomia-erkidegoetatik 5etan baino ezin dela egin?

Horrenbestez, zergatik aipatzen da Kuba, behin eta berriro, sexu- eta genero-aukeragatiko diskriminazioaren adibide gisa?

Ivana Belén Ruizen eta José Manzanedaren lana Cubainformación TVrako. Ahotsa: Oihana Pascual.

Comparte este artículo