Kazetaritza mertzenarioa eta Venezuelako suntsipen handiko armak Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2018/04/02

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez - Juan Carlos Monederoren testu batean oinarriturik.- Venezuelak munduko petrolio erreserbarik handiena edukitzeaz gain, gasa, ura, biodibertsitatea, urrea eta koltana ere badauka.

El periodismo mercenario y las armas de destrucción masiva de Venezuela (+ Euskaraz)

Siria, Irak eta Libia txikitu duten interesdun berdinek -herrialde hauen petrolioa lapurtzeko-, helburu bera dute Venezuelan. Horrexegatik, lehenbizi iritzi publikoa bereganatu behar dute. “Irakeko suntsipen handiko armak” behar dituzte milioka pertsonen erantzuna geldiarazteko.

Hedabide internazionalentzat Nicolas Maduroren gobernua da deabru berria. Gainera, edozein indar alternatibo “chavistatzat” hartzen dute. Era honetan, ustelkeria, pentsio, banku erreskatea edo ospitaleen pribatizazio eztabaida estaltzen dute. Kazetaritza mertzenarioak estrategia hau erabili du hainbat urtean.

Madurok erronka ezinezkoa oinordetu zuen: Hugo Chavez ordezkatzea. Ez hori bakarrik, Venezuelako ekonomia kudeatu behar izan zuen petrolioaren prezioak beherakada jasan zuen sasoian. Hamarkada batez, petrolioaren salmentaren bidez lortutako mozkinek pobreziaren aurkako programa izugarriak egikaritzeko aukera eskaini zuten. Egun, mozkin horien laurden batekin programa haiek mantentzeko saiakera egiten ari da Venezuelako gobernua.

Zer gertatuko litzateke Espainiako turismoak %80ko beherakada izango balu? Mariano Raxoik zortzi milioi bozka erdietsiko lituzke, Madurok egin bezala Biltzar Nazional Konstituziogileko hauteskundetan?

Hedabideak ardura handiz ibili dira hau ez azaltzeko. Bestela, euren ikus-entzuleei azaldu beharko liokete hilabete hauetan Venezuelan gertatutakoa eta ezkutatu dutena. Esate baterako, oposizio venezuelarra ez da baketsua, ezta demokratikoa ere. Osasun zentroak txikitu dituzte, liburutegiak, eskolak, granadak jaurti dituzte, kuartelak erasotu eta hogei pertsona baino gehiago bizirik erre dituzte.

Oldarkeriaren erabilera honengatik Venezuelako krisi ekonomikoko egoeratik irabazitako kapital politikoa zapuztu du oposizioak. Orain, aukera bakarra dute mahai gainean: AEBen esku-hartze militarra.

Comparte este artículo