Ana Belén Montes: Kubarekin elkartasuna, hil arte Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2018/01/04

Cubainformación TV – Pascual Serranoren testu batean oinarritua – Le Monde Diplomatique - Ahotsa: Eneko Calle.- Iaz, Galizian, Silvio Rodríguez trobadoreak zur eta lur utzi zuen publikoa kontzertu batean AEBn preso dagoen Ana Belén Montesi kantu bat eskaini zionean.

Ana Belén Montes: la solidaridad con Cuba hasta las últimas consecuencias (Euskaraz)

Nahiz eta nazioarteko prentsak auzia isildu (edo manipulatu) duen, egun mundu osoko dozenaka komite ari dira Ana Belén Montesen askatasunaren alde lanean.

Montes 2001. urtetik dago preso Fort Wortheko espetxe militarrean. Irailaren 11tik egun gutxi batzuetara atxilotua, 25 urteko zigorra ezarri zioten; dagoeneko 15 bete ditu.

Ana Belén Montes puertorricarrak 10 domina jaso zituen, bere garaian, AEBko Defentsarako Inteligentzia Agentzian (ingelesez, DIA) egindako analista-lanagatik.

Aurretik ere bazuen Kubari buruzko iritzi ona, baina Ronald Reagan presidente ohiak 80ko hamarkadan ezarritako politika oldarkorrak are hobea bihurtu zuen. 1984tik aurrera, epaiketan onartu zuenez, informazioa ematen zion Habanako Gobernuari Pentagonoaren hainbat eraso-planen gainean.

Kubako Gobernuak auziaren gaineko konfidentzialtasunari eusten dio, logikoa den bezala.

Montesek ez zuen inor erail, ezta Kubatik dirua jaso ere. Epailearen aurrean adierazi zuen AEBko politika Irlarekiko “ankerra eta bidegabea” dela, eta horregatik uste zuela “moralki behartuta zegoela Kubari AEBk inposatu nahi zizkion balioetatik eta sistema politikotik babesten laguntzera”.

Legearen arabera baino, neure kontzientziaren arabera jokatu nuen” esan zuen epaiketan.

Ana Belének hauxe ere esan zuen: “Niri axola zaidana da Kubatar Iraultza existitzea. (Irlako) barne-arazoak, ordea, kubatarren kontuak dira (...). Benetan beharrezkoa dena da Kubatar Iraultzak betiko irautea, horretan baitatza herrialdeko arazoei aurre egiteko gaitasuna. Beren Iraultza zaindu behar dute... ni saiatu nintzen moduan.”

Gaur, tribuna apal honetatik, beti Boterearen alde dauden hedabide nagusien zentsurari edo manipulazioari aurre eginez, gure elkartasuna adierazi nahi diogu   Ana Belén Montesi, AEBn atxiloturiko kontzientzia-presoa eta Kubarekin solidarioa bera... hil arte.

Comparte este artículo