Nola da posible Kubatik ateratako “baltseroen” kopurua % 90 murriztea... eta albiste ez izatea? Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2018/01/04

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Kubatarrek itsasoratzen jarraituko dute” (1) zioten aurreko urtarrilean Univisión-en, nazioarteko beste hedabide askotan bezala, Barack Obamak bertan behera utzi zuenean “oin idor, oin busti” politikaren legea, AEBra heldutako migratzaile kubatar oro hartzen zuena (2).

¿Cómo es que disminuye un 90 % el número de balseros desde Cuba y ahora… no es noticia? (+Italiano/Français/English/Português/Euskaraz)

Habanako Gobernuak urteak daramatza migrazio-pribilegio horren amaiera eskatzen, legez kontrako emigrazioa sustatzeaz gain, Floridako itsasartean lagun askoren heriotza eragiten baitu (3).

Bada, orain dela egun batzuk, nazioarteko agentziek gaiari buruzko bi ohar kaleratu zituzten. Associated Press-ek argitaratu zuen harrera automatikoaren politikaren amaierarekin batera Kubako “baltseroen” kopurua 25 murriztu dela, egunero, eta 20, berriz, hilero (4). Hau da, oro har, % 97tik gora. Reuters-ek, ostera, kopurua % 87koa dela zioen (5). Eta zera erantsi zuen: “Egun, itsasoan harrapatzen dituzten migratzaile gehienak dominikarrak dira”.

Dena den, badirudi bi kasuek argi uzten dutela Habanaren salaketa benetakoa zela. Eta nabarmentzen dute pribilegio berezirik egon ezean, AEBrainoko kubatar emigrazioak (legezkoa edo legez kanpokoa) inguruko herrialdeetakoaren antza hartuko duela, eta gero eta gehiago (6).

Urte askoan, hedabideetan gezur asko esan izan dira AEB helmuga duten kubatar migratzeen kopuruaren gainean. Etxe Zuriko estatistika ofizialen euren arabera, 1,2 milioi lagun dira (7); ez 2 milioi (8), ezta 3 ere (9), nazioarteko komunikabide askok esaten duten moduan. Kopuru hori, gainera, ez da faltsutzen erraza, paperik gabeko migratzaile kubatarrak ia ez baitaude, beste nazionalitate batzuetakoak ez bezala (10).

Hala ere, agentziek adierazitako murrizketa ikusgarria ez da izan hedabideen interesekoa, antza, unean-unean kubatar emigrazioaren hazkuntza txikienaren berri ere eman izan duten arren (11) (12), eta albistea soilik egon da irakurgai Mexikoko La Jornada egunkari progresistan (13).

Bestalde, AEBk finantzatutako Miamiko eta Madrilgo hedabide anticastristek (14) gaiaren gainean zerbait esan dutenean, “baltseroen” murrizketa lotsagabekeria osoz ezkutatuta egin dute  (15). Hori lortzeko, nahiago izan dute arreta anekdoten gainean jarri, legez kanpoko itsas bidaietan txalupa motordunen erabileran, kasu (16); hala, ondoren, halakoak bota dituzte: “Migratzaileen mugimendua itsasoan ez da gelditu, “oin idor, oin busti” politika bertan behera utzia izan arren”. Egia da, bai, ez da amaitu; baina % 90 murriztu da, ozenki esan nahi ez badute ere.

Halaxe ematen digute egunero Kubaren (edo Venezuelaren (17)) berri: gezurrak zabalduz, interesatzen zaiena puztuz eta, beste batzuetan, ezer ez esanez.

(1)    http://www.univision.com/noticias/balseros/los-cubanos-van-a-seguir-tirandose-al-mar-dicen-balseros-recien-llegados-a-miami

(2)    www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/72954-para-justificar-los-privilegios-de-la-emigracion-cubana-la-prensa-se-moja-hasta-los-pies

(3)    http://prensa-latina.cu/index.php?o=rn&id=27382&SEO=cuba-denuncia-politicas-de-ee.uu.-para-promover-migracion-irregular

(4)    http://www.rebelion.org/noticia.php?id=225975&titular=balseros:-de-25-diarios-a-20-por-mes-

(5)    http://lta.reuters.com/article/topNews/idLTAKBN17U1WY-OUSLT

(6)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/emigracion/37143-ipor-que-los-medios-dicen-que-la-poblacion-cubana-huye-del-pais

(7)    http://especiales.publico.es/hemeroteca/550976/el-trafico-de-cubanos-a-los-eeuu

(8)    http://www.eltiempo.com/mundo/latinoamerica/ee-uu-le-pone-fin-a-la-ley-pies-secos-pies-mojados-para-cubanos-41907

(9)    http://www.infobae.com/2014/04/25/1559792-la-revolucion-llevo-al-exilio-al-20-los-cubanos/

(10)            http://progresosemanal.us/20170322/pie-secopie-mojado-cambiar-la-mentalidad/

(11)            http://internacional.elpais.com/internacional/2016/08/13/estados_unidos/1471097743_690411.html

(12)            http://elpais.com/tag/cuba/a/

(13)            http://www.jornada.unam.mx/ultimas/2017/04/25/disminuye-porcentaje-de-cubanos-que-intentan-llegar-a-eu-por-mar

(14)            http://www.cubadebate.cu/noticias/2016/09/29/revelan-proyectos-financiados-por-la-ned-para-la-subversion-en-cuba-en-el-2015/#.WQg9NNwlHvw

(15)            http://www.diariodecuba.com/cuba/1493222391_30660.html

(16)            http://www.miamidiario.com/politica/inmigracion/guardacosta/pies-secos-pies-mojados/balseros-cubanos/guardacostas-florida/lanchas-rapidas/374249

(17)            http://misionverdad.com/la-guerra-en-venezuela/la-guerra-de-la-informacion-en-venezuela-manual

Comparte este artículo