Abstentzioa eta asmatutako sabelak feminismo kubatarraren kontra Inprimatu
Euskadi-Cubari buruzko berriak
2024/03/13

Abstentzioa eta asmatutako sabelak feminismo kubatarraren kontra

José Manzaneda

Cubainformación

Off-ahotsa: Eneko Calle

Zer partaidetza-maila izango luke, beste herrialde batean, Kuban duela gutxi onartutako Familien Kodearen antzeko bati buruzko erreferendumak? Zalantzarik gabe, oso txikia. 2021ean, Suitzan, zuzeneko galdeketak egiteko tradizio handia duen herrialdean, ezkontza berdinzalea herritarren% 52ko parte-hartzeaz onartu zen (1). Italian, azken erreferenduma, bost kontsulta biltzen zituena, herritarren % 20k baino ez zuten bozkatu (2).

Lehen asmakizuna: abstentzio handia

Horregatik, ia barregarria da irakurtzea Kubako erreferendumean izandako % 74ko parte-hartzeak "abstentzio handia" islatzen duela (3). Argudioa da aurrekoan, Konstituzioa onartu zuen horretan, partaidetza % 84koa izan zela. Alderaketa demagogikoa da, gaiak oso desberdinak direlako: bata, nazioaren epe luzerako etorkizun politikoa; bestea, eskubideen hedapen aparta, baina pertsona askorentzat ―Kubakoentzat eta beste edozein herrialdetakoentzat―ez dena beren bizitzako gai nagusietakoa. Are gutxiago Uharteak bizi dituen gabezia ekonomiko larrien testuinguruan.

Alabaina, hedabideek parte-hartze handia abstentzio handi ez ezik, Baiezkoaren garaipen garbia (% 66, Ezezkoaren bikoitza) “Gobernua zigortzeko boto ugari" ere bihurtu zuten (4). “Erreferendumean, aurkako boto-kopuru historikoa izan da” zioen Espainiako telebistak. “Abstentzioak, ezezkoak, boto baliogabeak eta zuriak batuz gero (...), herritarren erdiek baino gehiagok ez zuten babestu agintariek babestutako legeria” erantsi zuen El País egunkariak. AEBko Gobernuak diruz lagundutako bere hedabide-sarearen bidez zabaltzen duen mezu bera (5); “Diario de Cuba” kazetak, kasurako, “lau milioi kubatarrek baino gehiagok sozialismoari EZ esan zuten” lerro buruarekin (6).

Baina azter ditzagun datuak. Kodea auzoetan eta lantegietan eztabaidatu zuen aurretiazko herri-galdeketan, dagoeneko hauteman zen pertsona askok, Iraultzaren alde moral kontserbadoreko jarreraz egonik ere, testuarekin bat ez zetozela adierazi zutela (7). Beraz, Ezezkoen botoen ehuneko handi bat ez zen sistemaren edo Gobernuaren aurkakoa izan. Nahiz eta, jakina, Iraultza kontrako botoa eta “deskarga-botoen” beste ehuneko bat ere gehitu zitzaizkion Ezezkoari, egoera ekonomiko latzaren ondorioz. Nolanahi ere, Baiezkoa, Gobernuak babestua, alde handiz gailendu zitzaion Ezezkoari, boto-kopuru bikoitza lortuta (8).

Bigarren asmakizuna: alokairuzko sabelak

Bestalde, hedabide batzuk, besteak beste “Público” egunkari espainiarra, Familien Kodeari eraso egiteko plataforma izan dira, ustez jarrera "aurrerakoiei" helduta. “Kuban, dagoeneko sabelak alokatzen dira” zioen izenburuan Cristina Fallarásek bere artikulu batean, non gezurrak inpunitate osoz esan zituen: “Lege horren barruan, alokairuzko sabelen onarpena dago” irakur dezakegu (9). Gezurra: Kubako Kodean onartutako “haurdunaldi solidarioak” “alokairuzko sabelak” berekin dakarren ordainketa edo onura oro debekatzen du, ahaideen eta komunitate afektiboaren artean bakarrik baimentzen da, eta bermeen eta baimen judizialaren prozesua burutu behar du (10). Horrekin ados egon daiteke ala ez, baina ezin da inola ere gezurrik esan.

Hedabide bereko erreportaje batean, eta nagusitasun-kutsu berarekin, Marisa Kohanek “haurdunaldi solidario” kubatarra “emakumeen ugalketa-esplotazioaren eufemismotzat" jo zuen (11), Europako andrazko legelari eta soziologoen iritzietan baino ez oinarrituta. Zertarako galdetu emakume legelari, soziologo eta feminista kubatarrei? Baina komikoena Ana Trejo “adituari” egindako elkarrizketa zen. Haren esanetan, Kuban “emakume gutxi daude prest” haurdunaldi solidarioa “ordainsaririk jaso gabe” bizitzeko,  “zorrak kitatzea” edo “seme-alabak heztea” ahalbidetuko dien hori gabe. Beren seme-alabak heztea! Kubako errealitatearen gaineko ezagutza bikaina, hezkuntza unibertsitatekoa barne guztiz doakoa duen herrialdearena.

Ez dio axola Familien Kodea milaka militante feministaren eta LGTBIQ+ aktibistaren eraikuntza kolektiboa izan dela; dozenaka kolektiboren eta azterketa-zentroren iritziak eta aholkularitza aintzat hartuta eratu dela; sei milioi lagunek 79.000 batzar publikotan eztabaidatu eta aldatu dutela, non, gainera, “alokairuzko sabela” delakoa baztertu egin den (12). Ez, feminista kubatarrak lutoan egongo dira, metropoli harroputz eta neokolonialetik oraindik ez dietelako beharrezko bedeinkazioa eman. Amen.

(1)  https://www.dosmanzanas.com/2021/09/suiza-aprueba-en-referendum-el-matrimonio-igualitario.html

(2)  https://www.clarin.com/mundo/rotundo-fracaso-referendums-italia-solo-voto-20-9-quedaron-anulados_0_HoauurVYjN.html

(3)  https://www.swissinfo.ch/spa/cuba-referendo_la-abstenci%C3%B3n-marca-el-referendo-por-el-c%C3%B3digo-de-las-familias-en-cuba/47929420

(4)  https://elpais.com/sociedad/2022-09-26/el-matrimonio-igualitario-es-aprobado-en-cuba-en-un-referendum-con-un-elevado-voto-de-castigo-al-gobierno.html

(5)  http://www.cubadebate.cu/especiales/2021/02/03/usaid-ned-adn-el-negocio-de-la-democracia-en-cuba-esta-en-auge/

(6)  https://diariodecuba.com/cuba/1664378239_42520.html

(7)  https://www.juventudrebelde.cu/cuba/2022-05-14/mas-de-seis-millones-de-cubanos-participaron-en-la-consulta-del-codigo-de-las-familias

(8)  http://www.cubadebate.cu/noticias/2022/10/04/resultados-del-referendo-del-codigo-de-las-familias/

(9)  https://blogs.publico.es/cristina-fallaras/2022/09/29/ya-se-alquilan-vientres-en-cuba/

(10)       https://www.cubainformacion.tv/contra-cuba/20220927/99301/99301-cuba-no-hay-vientre-de-alquiler

(11)       https://www.publico.es/mujer/cuba-cuela-ley-familias-explotacion-sexual-mujeres-eufemismo-gestacion-solidaria.html

(12)       https://www.prensa-latina.cu/2022/09/09/el-largo-camino-de-un-codigo-para-todos-en-cuba

 

Abstención y vientres inventados contra el feminismo cubano (+Italiano/Deutsch/Français/Euskaraz)

Comparte este artículo