"Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazariak, elikadura-burujabetzaren protagonistak": argazki-liburua, bideo-dokumentala eta argazki-erakusketa |
Euskadi-Cubari buruzko berriak |
2013/05/02 |
Martxoak 20, Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak “Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazariak, elikadura-burujabetzaren protagonistak” kanpainaren emaitza diren komunikagaiak aurkeztu zituzten. Aipatu kanpaina bi elkarteen lankidetzaren ondorio dugu, Kubako Nekazari Txikien Elkarte Nazionala (ANAP) bezalako beste batzuekin batera; horrez gain, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntza jaso du.
Burututako proiektua eta argitaratutako materialak prentsaurrekoan aurkeztu ziren: argazki liburu bat, bideo-dokumental bat eta argazki erakusketa bat. Egun berean, Bilboko Hika Ateneon, “Ama Lurraren Ahotsak. Emakumeak, elikadura-burujabetzaren protagonistak” dokumentala proiektatu zen. Leku berean, Euskal Herriko eta Kubako emakume nekazarien egunerokotasuna islatzen duen argazki erakusketa izan zen ikusgai. |