AURKEZPENA

Azken urte hauetan garapenerako lankidetzan ohikoa da krisiaz hitz egitea. Hainbat eremu sozial, politiko edo akademikotan aitortzen da berau aldi konplexu bat igarotzen ari dela, beharbada bere mende erdiko bizialdian izan duen zailena; halaber, politika garden baten gabeziaren aurrean aurkitzen gara, eta hau hainbat gobernu, GGKE eta nazioarteko erakunde arteko jarraibidetan islatzen da. 
Egoera honen aurrean beharrezkoa da beste ikuskera bat, lankidetza munduko biztanle guztiei berezkoa zaien berdintasun eta zuzentasunetik datorren eskubide eta betebehar gisa kontuan hartuko duena, helburu hori iristeko lankidetza tresna eraginkorra baita.

Lankidetza mota bat bultzatu beharraren adierazle den erronka baten aurrean aurkitzen gara, ODMei modu eraginkorrean laguntzeko, gizarte zibil, bertako komunitate eta gobernu nazionalen aldetik protagonismoa eta ekintza bateratua eta antolatua sustatuko duen erronka.

Horretarako, aparteko garrantzia du Iparreko eta Hegoko eragile desberdinen parte-hartzea eta bateratzea sustatu eta erraztuko duten nazioarteko lankidetzarako modu, metodologia eta estrategietan pentsatzeak, giza garapen iraunkor bat bultzatzea helburu harturik maila guztietan (ekonomiko, politiko, sozial eta kulturazko).

Kubaren egitekoa lankidetzan

Eskualdeko herriek ez bezala, Kubako gizartea ez dago markaturik, ez muturreko desberdintasun sozioekonomiko batek, ez eta populazioaren zati handi baten miseriak. Milurtekoaren Helburuen ikuspegitik begiratuta, pobreziaren aurkako borrokan helburuekiko prebentziozko ekarpen modura interpreta liteke zuzentasunezko garapen sozialean egindako lorpenen zaintza.

Testuinguru sozioekonomiko honetan, lankidetzaren barnean Kubarena kasu paradigmatikoa da, han lankidetza deszentralizatua izan baita ohikoena, udal fondoak nabarmentzen direlarik, batez ere udal gobernuen aldetiko eragile desberdinen arteko kontzentratze-lanean, bai egindako ahaleginagatik, nola kalitatezko lankidetza aldeko bere saiakeragatik. Aipa dezagun eszenatoki hau ere aldagarria dela, eta honen lekuko dugu berriki gobernu espainiarraren eta kubatarraren arteko garapenerako lankidetzan Batzorde mistoaren akta izenpetzea; datozen lau urtetako lankidetza espainiarrak Kuban izango dituen bai baliabideak, nola sektoreak edo ekimenerako gune geografikoak definitzen dituena.

Kubarekin Lankidetzan izeneko II. Topaketa Estatal hau Iparrean nola Hegoan estrategia bateratuak estimulatzen jarraitzeko aukera gisa aurkezten da, garapenaren ikuspegi bateratu bat eraikitzeko, erakunde publiko eta gobernuz kanpokoen eta Kubako erakundeen arteko  esku-hartze horizontal eta norabide-biko egonkor bat sustatuz.